power plant

1. Teknol. Elektr.
sin. power station, electric power plant

Energia elektrikoa ekoizteko instalazio-multzoa, eraikuntzek, energia bihurtzeko ekipoek eta gainerako gailu osagarri guztiek osatua. Funtsa likido batek, gas batek edo lurrunak eragindako turbinak sorgailu elektrikoa biraraztea izaten da. Energia elektrikoa lortzeko abiapuntutzat erabiltzen den energia primario motaren arabera sailkatzen dira: hidroelektrikoak, termikoak, nuklearrak, marea-energiako zentralak, heliotermikoak, eolikoak, geotermikoak, etab.